XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez nuke nai ori, Maritxu.

- Amar egunean gure artean bizita aspertu egin al zera?

- Ez dizut alakorik esan.

Nere iritzian, guda au laxter bukatu baida.

- Ai, Joan Mañuel! Orixe bai izango litzakela ona.

Zerbait bai al dakizu?

- Ez diot iñori olako galderarik egin.

Kontuz ibili bearra dago.

Bestela, bereala ispitzat artu ta ormaren kontra eramango ziñuzteke.

Ni orain arrapatuko baniñute, beltzak eta txuriak gaizki erabiliko niñuteke.

Olako guda batek asiera ta bukaera izaten ditu txarrenak.

Gure artean oraindik gudazale asko dago, asierako itxaropen ura uts atera zaienak, eta bizia salbatzezkeroz emendik anka egin bearko dutenak.

Edozer sarraski egin ta aldegiteko asmoan, asarre xamar somatzen ditut.

Batez ere, agintari oietakoak.

Oiek bai zerbait badakitela.

Laugarren urtea aurrera dijoa.

Gu, berriz, auntzak bezela, mendi muturretan, zer eskatzen degun ere ez dakigula, eta etsaiak inguruan.

Egiten degun guzia beti atzeraka.

Orrela ezin gentzake luzaroan iraun.

- Orduan, gure aldekoak irabazteko itxaropenik ez.

- Asi giñaneko bagenekien ez geneukala ezer egiterik, España guziaren aurka bost katu besterik ez giñan ta.

- Dana dala, atozte lenbailen etxera.

Bestela, beti itxogiten, atso zaar biurtuko gera alperrik, zuek noiz etorriko

- Maitasunik ez da zaartzen, Maritxu, egitazkoa bada beiñepein.

Bitartean, geldi geldi asi giñezke arrioa preparatzen.